XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarrekin lanegindako memento horiek, eragile eta elkar-laguntza bihurtzen dira orduan, izpiritu motelen akuilu, eta adimenen eta bihotzen abiaburu.

Ez dezagun ahantz, halere, geuk sortzen dugun heziketa-giroak baldintzen duela haurren ekintza-mota.

Haurrek hautatuko duten ekintza-mota (gero hezibide bihurtua) geronen eskuetan dago; aukera horren erantzukizuna guk daramagu.

Biharko gizonak diren horientzako, Gaston Berger-ek gomendatzen zuena jakin beharra dago: bilaketa-giroan sartu behar da.

Zertan datza hau? Urruti ikustean, zabal ikustean, arrisku hartzen jakitean; eta, batez ere, gizonarengan pentsatzean.

Ez inundik ere kulturaren eta teknikaren mailan, probetxu emankor soilaren bila, mundu hertsian bizi den gizona; baizik-eta bere fidantzia sormenean eta oldean jartzen gauza den gizona: bere buruaz ongi jabe, eta tokatu zaion munduaz ere benetan jabetua den gizona.

Ibiltzen erakatsi nahi lukean irudiaren aurrean H. Michaux olerkariak bezala, guk honela diogu: Ez da erraza harentzako, ez enetzako: tarte zabal batek berezten gaitu.

Axola duena hau da: lehen urratsa aproposa izatea.

Dena dago lehenengo mementoko urrats horretan.

Irudiarentzako, badakit, dena da lehenengo pausuaren araberakoa.

Badakit jakin, ederki dakit hain zuzen; eta horretatixek heldu da ene ezinegona.

Lehenengo urrats horretan lagungarri gertatzen jakingo ahal dugu?.

Ingurune aberats eta joritzaile hori moldatzen jakingo ahal dugu? Biziari ausarki zabaldua; eta frogaera guztiak egiteko abegi oneko eta segurantzi-giroan oratua?.